Euskaltzaindiaren omenaldia Lopategi, King, Aintziburu eta Solabarrietari
2020/01/31
Donostia
Gipuzkoa
Lopategi
AIPAMENAK

Euskaltzaindiak aurreko urtean hildako euskaltzainak omendugo ditu urtarrilaren 31n, urteko lehen osoko bilkura egiteaz batera. Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omentzeko ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundian izango da, Donostian, akademiak jakinarazi duenez.

Goizeko 10:00etan izango da osoko bilkura, eta 12:00etan lau euskaltzainen hilberri txostenak irakurriko dira, ageriko bilkuran: Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurriko du Jon Lopategiren hilberri txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta, azkenik, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletuko du Txomin Solabarrietaren biografia.

Ekitaldia Gipuzkoako foru jauregian egingo da eta Peio Ospitalek girotuko du, hiru kantu ezagun abestuz: ‘Arnasak gurutzatuz’, ‘Zu eta ni’ eta ‘Bake-mina’.

KOKAPENA
Gipuzkoa Plaza, S/N
Gipuzkoako Foru Aldundia
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK