Loraldia
2018/03/05 - 2018/03/26
Bilbo
Bizkaia
Loraldia
AIPAMENAK

Loraldiaren laugarren edizioa martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, ‘Lau sormen-haizetara’ lelopean. Hogei kokapen desberdinetan diziplina artistikoak, lau produkzio berri eta estreinaldiak eskainiko ditu. Guztira, 30 kultur hitzordu izango dira eta ia 200 artistak parte hartuko dute. Beraz, komeni da egutaraua ongi begiratzea.

Ikusi ahal izango diren ikuskizun eta lanen artean ‘Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara’ bakarrizketa, Kukai dantza taldearen ‘Oteizak 110’, Hika eta Oinkariren ‘Sagartu’, Izaroren ‘Eason’, Ruper Ordorikaren emanaldia, Bilbronx jaialdia eta beste batzuk aurkitzen dira.

Loraldia jaialdiaren inguruko albisteak.

KOKAPENA
Plaza Arriaga
Arriaga Antzokia, Campos Antzokia, Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Itsasadarra Itsas Museoa…
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK