Loraldia: BERTAN BEHERA
2020/03/10 - 2020/03/29
Bilbo
Bizkaia
Loraldia
AIPAMENAK

Martxoaren 10etik 29ra, euskal kulturaren hiriburu bilakatuko da Bilbo. Aurten ere ‘Hamaika desira’ lemapean sorkuntza garaikide ugariz gozatzeko aukera izango da Bizkaiko hiriburuko 15 aretotan. Guztira, 120tik gora sortzaile arituko da bere onenak eskaniz saioz saio.

Festibalaren antolatzaileen helburuen artean honako hauek daude, besteak beste: euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu eta proposamen berritzaileak plazaratzea.

Loraldia Festibalaren seigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Iparragirre, 200 urte beteko baitira aurten Urretxuko bardoa jaio zenetik. «Bizizale amorratua zen Iparragirre, baina guk haren bizitzan ibili ziren emakumeen begietatik ikusiko dugu», adierazi dute Loraldiako antolatzaileek Bilbon.

Mikel Urdangarin Arriaga antzokian, Iparragirre bera emakumeen ahotik, Alos Quarteren XX. urteurrena Euskalduna jauregian edo Fermin Muguruza omendu asmoz Kafe Antzokian egingo den kontzertu berezia. ‘Lurrun minez’ antzerki lana aurkeztuko dute «3 mariken arteko drama» sozializatuz, Gaizka Chamizo aktoreak adierazi duenez. Teatroaren eguna ere afari batekin ospatuko da Miribillako elkarte batean.

Miren Agur Meaberen poemak Amoranteren musikarekin, Noam Chomskyren liburu batetik Harkaitz Canok ‘manipulazio estrategiak’ kantuetara ekarri ditu eta Pettik talde berezi batekin eskainiko ditu kontzertu berezi batean.

Mikel Antzak –luzaroan etxetik kanpo ibili ostean eta dramaturgiaren eremura itzulita– Fernado Pessoak nola atera zuen kartzelatik Sarrionandia kontatuko du, ‘Mariñela’ antzerki lana gogora ekarriz. Bob Dylan euskaraz kantatuko dute edo ‘Hitzak errimetan’ jarriko dituzte. Egitaraua, datak eta lekuak Loraldiaren webgunean daude eskuragai.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK