Huntza, Arkada Social, Dupla, Liher, Ibil Bedi, Tropa Do Carallo... Hatortxu Rock hemen da
Data
23.12.16 - 23.12.17
Lekua
Nafarroa - Atarrabia
Huntza, Tropa Do Carallo, Dupla, Liher, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera!, Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, eta Dj Trapella zain izango dituzte zaleek agertoki gainean Hatortxu Rocken 28. edizioaan. Baita Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes, Txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ere.
Denera, 17 talde igoko dira agertokira abenduaren 16an Atarrabian egingo den jaialdian. «24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu genuenetik. Ordutik, milaka kilometro egin ditugu errepideetan, eta bidean uzi ditugu istripuak, hildakoak, Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeak, bidesariak, mapak, nabigatzaileak, zerbitzuguneak...», adierazi dute sustatzaileek.
«Hala ere, milaka herritarren konpromisoa eta elkartasuna ere badira bide luze horren parte. Horri esker iritsi gara, hainbeste urte eta gero, dispertsio politika krudelaren amaieraraino. Lan nekaezin horri esker heldu gara hainbeste desiratutako amaiera horretara», gaineratu dute.
«Orain, ordea, amaiera berri bat dugu jomugan. Erronka berriak ditugu, etxera bidean jartzeko. Horregatik egingo dugu Hatortxu Rock-en edizio berri bat, abenduaren 16an Atarrabian, euskal errepresaliatu politikoekiko eta hauen senideekiko elkartasuna biltzeko», diote.
Agurrak
Talde batzuen kasuan, tarte baterako azken kontzertua izango da Hatortxu Rock-ekoa. Liherrek, adibidez, «etenaldi luze bat» iragarri du, eta horren aurretik egingo duten birako azken kontzertuetako bat izango da Atarrabiakoa, Nafarroan azkena. Huntzaren kasuan, Bilboko Miribillako agur kontzertuaren aurretik azkeneko kontzertua izango da Hatortxukoa. Eta Skabideanek ere azken aldiz joko du, 2024ko amaieran atera asmo duten diskoa prestatzen jarri aurretik.
Sarrerak salgai daude webgunean.
Kokapena
Atarrabia
Atarrabia. Nafarroa