Lou Topet taldearen ‘Esnatu dira’ diskoaren aurkezpena
2013/10/27
Larrabetzu
Bizkaia
Loutopetlarrabetzu
AIPAMENAK

Lou Topet taldeak ‘Esnatu dira' diskoa aurkeztuko du Larrabetzun urriaren 27an. Zarauztar hauen proposamen musikalak atentzioa deitzen du daukan izaera sendoagatik. Hitz gutxitan, Zarautzek duen dotoretasun eta lasaitasuna transmititzen dutela esan daiteke.

Soinu amerikar lasaietan oinarritzen dira, baina era berean euskal kantautoreen tradizioa modu sotilean barneratuz. Beraien soinu bereziekin giro lasai eta baltsamikoa lortzeko gai dira, baina halaber, momentu bizi eta erritmikoak ere islatzen dituzte beraien folk estiloaren oinarriak ahantzi gabe.

KOKAPENA
Hori bai gaztetxea
Larrabetzu
Bizkaia
LOTURAK