Lurrama Azoka: ‘Klima bizia da’
2019/11/08 - 2019/11/10
Biarritz
Lapurdi
Lurrama
AIPAMENAK

Lurrama Azoka azaroaren 8tik 10era bitartean ospatuko da Biarritzeko Irati aretoan. Beste behin ere, klima aldaketa izango du ardatz azokak.

‘Klima bizia da’ goiburupean, euskal baserriaren erakusleiho bihurtuko da azoka, merkatua, animazioa eta hitzaldiekin. Nafarroa izango da aurtengo edizioko herrialde gonbidatua eta bertako ekoizpenak, janariak eta abereak ezagutzeko parada izango da hiru egun horietan.

Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza.

Esan bezala, Nafarroan ekoizten diren nekazari eta abeltzainen produktuak erakusteko aukera aparta emango du feriak, 30.000 bisitari inguru jasotzen duen hitzorduak.

Lurramaren antolatzaile den Iker Elosegik azaldu duenez, feria honen helburua Ipar Euskal Herriko kostaldeko hiriguneetan baserri munduaren berri ematea izan da hasieratik. Lurraldeari atxikitako eredu baten defentsa egin nahi dute eta honen atzean kultura eta bizimodu bat dagoela erakutsi.

KOKAPENA
Rue de Pitchot
Irati aretoa
Biarritz
Lapurdi