Luzaideko Bolantak
2019/04/21
Luzaide
Nafarroa
Bolantak_naiz
AIPAMENAK

Luzaideko bolantak Aste Santuko protagonista izango dira herri nafartarran. Apirilaren 21a izango da haien eguna, txapel gorria, espartinak, atorra zuria eta kotoizko prakak jantzita, herriko plazara irtengo dira dantza berezia egiteko. Berezitasun gisa, bizkarrean koloredun zintak daramate, dantza erritmoan hegan egiten dutenak.

Luzaideko Bolantak belaunaldiz belaunaldi irauten duen tradizioaren erakusle dira. Urtero, birritan agertzen dira, inauteri igandean eta Piztuera igandean, beraz, apirilaren 21ekoa hitzordu ezin hobea izango da dantzari hauen jauziak ikusteko.

KOKAPENA
Luzaide
Nafarroa