‘Luzetu Barik’ sariak
2013/12/19

19:30.

Igorre
Bizkaia
Luzetu
AIPAMENAK

Luzetu Barik film laburren lehiaketako sari banaketa abenduaren 19an izango da. Emanaldia Igorreko Lasarte aretoan gauzatuko da, 19:30ean. Lehiaketak euskarazko film laburrak ikus-entzunezko adierazpen gisa sustatzea du helburu. Horrez gain, film labur berriak sor daitezela sustatu nahi dute antolatzaileek.

Honako sariak banatuko dira: Film laburrik onena, 800 euro; Egile berrientzako lanik onena, 800 euro; Arratiako egileen lanik onena, 300 euro; eta Gazteentzako film labur onena (12-25 urte bitartekoak), 500 euro.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Elexalde, 8
Lasarte aretoa
Igorre
Bizkaia