‘Macbeth’
2019/02/07 - 2019/02/17
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
Mac
AIPAMENAK

‘Macbeth’ Shakespeareren tragedia handietako bat da. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko.

Alex Gerediagak eta bere taldeak Arriaga Antzokiko agertokira eramango dute obra otsailean. Arriaga Antzokiaren produkzio berri hau euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da: otsailaren 7, 9, 10 eta 11n, euskaraz; eta otsailaren 14, 15, 16 eta 17an, gazteleraz.

Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas izango dira oholtza gainean.

KOKAPENA
Plaza de Arriaga
Arriaga antzokia
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK