Magurios, Motorren kontzentrazioa
2018/06/15 - 2018/06/17
Bermeo
Bizkaia
Magurios
AIPAMENAK

Ekainaren 15etik 17ra Magurios, Motorren Kontzentrazioa, egingo da Bermeoko Pergolan. Izaro Bikers talde antolatzaileak aurten hamar urte betetzen ditu eta urteurrena ospatzeko programa berezia prestatu du, besteak beste, kontzertua Celtas Cortos eta DJ Oihan Vegarekin.

Magurios ekainaren 15ean hasiko da, 20:00etan txosnaren irekiarekin. Ongi etorria emateko bertaratutakoek berakatz-sopa hartzeko aukera izango dute.

Ekainaren 16an, goizeko 10:00etan, izena ematea zabalduko da eta, 11:30etik 13:30era, Urdaibai eskualdetik motorrekin ibilbidea egingo dute motorzaleek. 18:30ean, Emilio Zamora stuntman famatuaren erakusketa ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Indarrak berritzeko gaueko 21:00etan afaria izango da eta, 22:30ean, falta diren motorzaleak omentzeko ekitaldia. Ondoren, musikaren txanda izango da Celtas Cortos folk rock talde famatuaren kontzertuarekin. Jaiak aurrera jarraituko du, DJ Oihan Vega irrati eta telebistako esatariaren soinuekin.

Ekainaren 17an, 11:00etatik 12:30era, motorrekin ibilbidea egingo da eta 13:00etan, berriro ere, Emilio Zamora stuntman famatuaren erakusketarekin ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek. 14:30ean, bazkaria eta oparien zozketak egingo dira jaiari bukaera emanez.

KOKAPENA
Pergola
Bermeo
Bizkaia