Maika Makovski MKMK aurkezten Bilbon

Data

21.09.18 - 21.09.18

Lekua

Bizkaia - Bilbo

maikamakoowski

Maika Maikovski Bilbon. Aukera paregabea bere kantak zuzenean entzuteko. Aukera ona larunbat arratsaldez kontzertu bat gozatzeko hirian. Aukera polita Maika Maikovski entzun, lagunekin egon eta musikarekin bat egiteko. Uda musikarekin agurtzen joateko, barruko emanaldiei kaixo esateko. Irailaren 18an, larunbatez eta 15 euroko sarrera ordainduta Bizikaiko Hiriburuko BBK aretoan arituko da mallorkarra. Bandak lagunduta.

Gitarrarekin eta pianoarekin, ahotsarekin bezain ondo moldatzen den musikari eta abeslaria da Maika Maikovski. Aita mazedoniarra eta ama andaluziarra duen Palma de Mallorcako abeslari arrunt ezaguna. 2010. urtean ‘Maika Makovski’ lehen lana plazaratu zuenetik, arrakasta dezente izan du abeslariak, eta telebistan aurkezle aritu izanak ere lagunduko zuen horretan. Bosgarren lana da ‘MKMK’ eta Bilbon aurkeztuko du. Bere alderdirik kementsuena berreskuratzen du lan honetan. Craig Schumacherrek Arizonako Tucson hirian grabatutakoa, Howe Gelb eta Vetusta Morla taldearekin elkarlanean grabatutako lana da.

Bilboko kontzertuan ondoan izango ditu edozein instrumenturekin trebeak diren honako taldekide hauek: Dani Fernandez (Melange eta Luger taldeetan aritutakoa), Mariana Perez (the Mani-las taldekoa), Sam Bredhikhin (Kurt Baker Comboko kidea) eta Adrian Martinez. ‘MKMK tour’ indartsua izaten ari da, eta Bilbokoa Maika Makovski gure inguruan ikusteko aukera bakarrenetakoa izango da. Udan kontzertu bakarra eman du Euskal Herrian, Arabar Errioxan eskaini zuena. 

Kokapena

BBK aretoa
Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 19-21
Bilbo. Bizkaia

Loturak