Mairuaren alardea
2018/07/14
Antzuola
Gipuzkoa
Antzuola
AIPAMENAK

Uztailaren 14ean Mairuaren alardea ospatuko da Antzuolan, herriko jaietan. Antzuolatarrek garai batean irabazi zuten bataila omentzeko asmotan egiten da urtero, orain dela mila urte Kordobako kalifaren, Abdelrramán III, tropen aurka gauzatu zutena hain zuzen ere.

Bi zati ditu ospakizunak: batetik, kaleetan zehar egiten den desfilea, eta, bestetik, herriko plazan arratsaldean egiten den ekitaldia. Mairua, desfilea, kanoiak, eskopeteroak, dantzariak, Iparragirreren bertsoak, musika, herriko bandera, bolbora usaina… dena nahasiko da, urtero bezala, Mairuaren alardearen jaialdian.

KOKAPENA
Plaza
Antzuola
Gipuzkoa