Maitaldia jaialdia
2019/09/06 - 2019/09/15
Biarritz
Lapurdi
Maitaldia
AIPAMENAK

Irailaren 6tik 15era bitartean Maitaldia jaialdiak hamaika ikuskizun eskainiko ditu, urtero bezala. Duela 29 urte abiaturik, festibalak jakin izan du sendoki errotzen Biarritzeko kultur bizian eta gomitatu konpainien, dantzarien, animazioen, klase publikoen, erakusketen... zerrenda Prévert-en katalogoaren antzekoa daiteke.

Beti bezala, munduan zehar dantzatzen duten hamaika konpainiak hartuko dute parte. Jaialdiaren eklektizismoak berriz ere dantzaz beteko ditu Biarritzeko karrikak. Ezagunak diren konpainiek talde berriekin oholtza partekatuko dute. Ikuskizun klasiko eta modernoenaz gain, proposamen ausartek egitaraua osatuko dute.

Zenbakiak zoratzekoak dira 400 konpainia inguru baitira bertaratu urtez
urte, oin hutsik, dantzari oinetako, puntadun oinetako edo basketak soinean, hiriko eszenatokietan jarduteko. Ororen buru, Hego-Mendebaldeko
koreografia ekitaldi nagusia bilakatu da, gaur egun, Maitaldia.
Aurten, berriz ere, aniztasuna nagusituko da hitzordu honen karietara, Baletak (‘Carmen’ festibalaren bururatzean), flamencoa (David Coriarekin),
etxekoa dugun Martin Harriagueren gisako talentu berriak, edo Pontus
Lidberg, suediar dantzari miragarria, baina ere Hip-Hop eta, XX. eta XXI.
mendeko Maisuak izan diren Merce Cunningham, Hans van Manen edo Jiri
Ky-ri omenaldi berezi bat.

Gare du midi aretoa, Colisée, Mediateka, Kasinoa, herriko plazak… izango dira ikuskizunen lekuko, eta beste ekitaldien artean, dokumentalen proiekzioak, ikastaldiak, lehiaketak eta nola ez, dantza ikuskizunak jasoko dituzte.

KOKAPENA
Gare du midi aretoa, Colisée, Mediateka, Kasinoa...
Biarritz
Lapurdi