Makulu Ken taldearen Euskal Afrobeat Villabonan

Data

21.07.23 - 21.07.23

Lekua

Gipuzkoa - Villabona

makulu ken

Uztailaren 23, ostiralez, Makulu Ken taldea zuzenean ariko da Villabonako Errebote plazan. Emanaldia doakoa izango da eta arratsaldeko 19.00etan hasiko da. Sarrerak lekuan bertan eskuratzeko aukera izango da, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Gurea antzokian ospatuko da.

Musika mestizaia landu eta jorratzeko sortzen da Makulu Ken taldea gipuzkoako Lasarte-Orian 2006. urtean, eta bide horretan 15 urteko bidea osatu du taldeak. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batzen dira bertan, batez ere, afrikar doinuetan sakontzeko abiaturiko egitasmo koloretsuan. Horrela sortzen da Makulu Ken taldea, eta horrela sortzen da taldeak bandera izango duen ‘Euskal Afrobeat’ etiketa edo musika era. Egun, bederatzi musikariek osatzen dute banda.

Batez ere, jatorri nigeriarra duen musika era da afro beat delakoa, eta Makulu Ken taldeko kideek, euskal kutsua eman diote, gure musika tresnak eta gure izaera gehituz, eta bide horretan azken emaitza aberastuz. Argi eta garbi ikusi daiteke hori, taldearen estudioko azken emaitza den ‘Kalè kalè’ lanean. 2016. urtean kaleratu zen lanean pantaiak itzali eta kaleak hartzea deitzen zuen taldeak bere erritmo kolorestu eta dantzagarrietan. Diskoak auto-ekoizpen moduan ikusi zuen argia, taldeak berak, grabatu, editatu eta kaleratua, eta hamabost kantuz osatua zegoen.

Taldeak berak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien moldaketak ere eskaintzen ditu taldeak bere zuzeneko emanaldietan. Azken helburua, ikuslegoa dantza jartzea dute, eta Villabonako emanaldian ere hori egiten saiatuko dira.


Kokapena

Errebote Plaza
Errebote plaza
Villabona. Gipuzkoa

Loturak