Mamoxarroak
2018/02/11 - 2018/02/13
Unanua
Nafarroa
Unanua
AIPAMENAK

Mamoxarroak dira Unanu herriko Inauterien protagonistak, Muttu izeneko pertsonaiekin batera. Igande Inauteria, Mamoxarro Txikien Eguna da eta Astearte Inauteria, Mamoxarro Handien Eguna.

Mamoxarroen janzkera bitxia da: kamiseta eta galtza luze zuriak, zetazko koloreetako zapia buruan, gerriko gorri edo beltza gerrian eta, paparrean gurutzatuta, kaskabiloz jositako larruzko zinta eta burdinazko karatula aurpegian.

Txikien Egunean hamabost-hamazazpi urte bitarteko herriko mutilek hartzen dute parte, kalera aterata mamoxarroz jantzita. Etxez-etxe ibiliko dira eguenan zehar, janaria biltzen, eta arratsaldeko 20:00ak aldera herrira itzuliko dira hori guztia mahai baten inguruan jateko.

Astearte Inauterian helduak txikien moduan mozorrotuko dira, eta arratsaldean batera eta bestera ibilliko dira, musikaz lagunduta. Hauen atzetik, gainera, Muttuak joango dira, kolorez biziez jantzita eta eskuan makil luzeak dituztelarik.

KOKAPENA
Herrietako kaleetan
Unanua
Nafarroa