Manipulazio estrategiei kantuan emango du asteburua Pettik

Data

21.09.18 - 21.09.18

Lekua

Gipuzkoa - Arrasate

1123_7K_petti4

Musikari emana bizi da Petti. Berako bakarlariak, Etxeko Uzta bere bandaz gain Et Incarnatus orkestrakoak izango ditu ondoan asteburu honetan bere azken lana ‘Manipulazio estrategiak’ aurkezteko Villabonan, Arrasaten eta Otxandion. Asteburuan hiru kontzertu emango ditu. Musikak, musikariek eta Pettik berak dena emango dute oraingoan ere. Arrasateko emanaldia Amaia antzokian izango da, eta musikari nafarraren aurretik Trigger musikaria ariko da bakarkako saioan.

Manipulazio estrategiak

Kantu itxurako hamar gezi, garai hauetarako apropos sortuak bezala. Hamar abesti batu ditu Pettik ‘Manipulazio estrategiak’ lanean. Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta eta Harkaitz Canoren hitzekin osatu ere. Orain arteko Pettiren lanik osoena dela esan daiteke. Apustu estetiko eta musikal oso bat. Pandemia aurretik aurkeztu eta bira osoa bertan behera utzi behar izan bazuen ere, denborarekin, ardoa bezala kantak hobetu eta dastatzeko desio gehiago sortu dute.

Etxeko Uzta izena hartzen du Pettiren bandak. Berako musikariek osatzen dute taldea. ‘Etxeko uzta’ lana plazaratu zueneko taldekideak dira, eta ahal duenero kideok izaten ditu alboan Pettik. Hainbat musika proiektutan ari diren musikariak dira, eta hauek batzea ere beti ez da erraz izaten. Hiru kontzertuetan hala ere, ondoan izango du Etxeko Uzta banda bakarlari beratarrak.

Et incarnatus

Juantxo Zeberio pianojotzailea ere, aspaldian Pettiren konplizeetako musikaria da. Eta ‘Manipulazio estrategiak’ diskoan Juantxo Zeberiok ez ezik, Et incarnatus hari laukoteak parte hartu du. Villabona eta Otxandion Juantxo Zeberio pianojotzailea eta Alejandro Saúl Martínez celloarekin arituko dira, eta Arrasateko kontzertuan berriz, Zeberioz gain, Et Incarnatus hari laukotea izango da.

Kokapena

Amaia Udal Antzokia
Otalora Lizentziaduna Kalea, 6
Arrasate. Gipuzkoa

Loturak