Mareak kultur jaialdia
2018/10/05 - 2018/10/11
Bermeo
Bizkaia
Mareak
AIPAMENAK

Mareak jaialdiaren laugarren edizioak abangoardia eta tradizioa batuko dituzten zortzi kultur ekitaldi eskainiko ditu Bermeon urriaren 5etik 11ra udalerriko eszenatoki ezberdinetan, besteak beste, kontzertuak, ipuin kontalariak edo proiekzioak. Beleza Malandra Ateneo Kulturalak, MB2000 elkarteak eta Bermeoko Udalak antolatzen dute Mareak jaialdia.

Arrantzaleen Museoan hasiko da jaialdia, urriaren 5ean, Eneritz Artetxeren ‘Lurrazpiko Ipuinak’ saioarekin, arratsaldeko 19:00etan. 6an, bi kontzertu izango dira jaialdiaren barne: Nickel & Rose bikote estatubatuarra Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, 20:00etan, eta Acid Mother Temple & The Melting Paraiso talde japoniarra Kafe Antzokian, 22:00etan. 7an, Inoren Ero Ni talde gipuzkoarraren kontzertua izango da 13:00etan Beleza Malandra ateneo kulturalean, eta urriaren 8an, The Residents taldeari buruzko ‘Theory of Obscurity: A film about The Residents’ dokumentala ikusteko aukera izango da Kafe Antzokian, 20:00etan.

Jaialdiak urriaren 9an jarraituko du, AEBetako Kentucky hiriko Emma Ruth Rundle & Jaye Jayle artisten kontzertuarekin. Emanaldia Nestor Basterretxea aretoan izango da, 20:00etan. 10ean, jaialdia eszenatoki berezi batera lekualdatuko da, Kurtzioko baselizara, hain zuzen ere, eta Bermeoko Kankikabara txistu taldeak ikuskizuna eskainiko du bertan, 20:00etan. Azkenik, Mareak jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 11an bukatuko da, Petti Berako kantautoreak gaueko 22:00etan hasita Beleza Malandra Ateneo Kulturalean emango duen kontzertuarekin.

KOKAPENA
Bermeo
Bizkaia