Marie Curieri buruzko hitzaldi zikloa
2018/04/12 - 2018/04/26

18:30.

Bilbo
Bizkaia
Curie
AIPAMENAK

Hélène Langevin-Joliot doktoreak hasiko du apirilaren 12an Maria Sklodowska Curie zientzialariari buruzko hitzaldi zikloa, Bilbon. Langevin-Joliot bi Nobel sari jaso zituen lehen pertsonaren iloba da. Bere hitzaldiaren izenburua ‘Les Joliot-Curie, mes parents, et la radioactivité artificielle’ da, eta aldibereko itzulpenarekin eskainiko du.

Nobel saria jaso zuen lehen zientzialariari buruzko zikloa beste bi hitzaldik osatuko dute: apirilaren 18an, Naia Peredaren ‘Marie Curie, primera física médica’, eta apirilaren 26an, Juan Carlos Martín Urretaren ‘A partir de M. Curie; una excursión por la radiología médica’.

Saio guztiak Bilboko Bizkaia Aretoan izango dira, 18:30ean hasita. Hitzaldi guztietarako sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Hitzaldietara joateko mariecurie.fct@ehu.eus helbide elektronikora idatziz izena ematea eskatzen da.

ORDUA

18:30.

KOKAPENA
Avenida Abandoibarra, 3
Bizkaia Aretoa
Bilbo
Bizkaia