Marquitos
2018/02/08 - 2018/02/13
Zalduondo
Araba
Markitos
AIPAMENAK

Marquitos da Zalduondoko Igande Ihauteriko protagonista. Ohikoa denez, herritarrek zaldi gainean agertzea espero dute, goizeko 11:30ak inguruan. Herriko kaleetatik zehar ibilbidea egin onodren, sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Marquitos hainbat orduz.

Arratsaldean, prozesio zaratatsua abiatuko da Marquitos dagoen tokiraino: kale-garbitzailea, errauts-zabaltzailea, musikariak, predikadorea, hartza, ardia, porreroak, Atsoa eta Agurea ez dira faltako. Helburua, guztiak batera frontoira iristea eta bertan predikadoreak Marquitosi epaia irakurtzea: hil egin beharko du. Ondoren, su emango diote.

KOKAPENA
Zenbait kaletan
Zalduondo
Araba