Martxoak 8, Getarian

Data

20.03.08 - 20.03.29

Lekua

Gipuzkoa - Getaria

martxoaren-8a.jpg

Getariako Mariñak talde feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

11:30ean hasiko da eguna, Aldamar parkean kartelak egiteko izango den elkarretaratzearekin. 12:30ean manifestazio zaratsua egingo da, herriko plazatik abiatuta. Arratsaldean Donostirako bidea egingo da bertako manifestazioan parte hartzeko.

Horrez gain, martxoaren 12an, Getariako gaztexean ‘Malen Etxea, Zaintzaren esklabo’ dokumentala ikusteko aukera izango da, Maitane Subijana kazetariaren eskutik.

Hilaren 25ean ‘Pentsio diskriminatzaileak’ mahai ingurua egingo da, Batirtze Diaz politologo eta Oneka emakume pentsionisten elkartearen eskutik. Bertan, egungo pentsio sistemak emakumeengan duten eragin negatiboa azalduko da.

Azkenik, martxoaren 29an, 12:00etan, ‘Emakume baserritarren ahotsa’ dokumentala eskainiko da. Euskal Herriko txoko ezberdinetako emakume baserritarren adierazpenak biltzen ditu lanak: nekazaritza lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak...

Kokapena



Getaria. Gipuzkoa