Maskaradak: Muskilditik Larrainera
2018/01/07 - 2018/04/22
Muskildi eta beste herri batzuk
Zuberoa
Maska
AIPAMENAK

Urtarrilaren 7an abiatuko dira Maskaradak Zuberoan, eta apirilaren 22ra bitarte herriz herri ibiliko dira euskal kulturaren erakusle. Aurten Muskildik antolatu ditu Maskaradak; beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak. Berezitasun zenbait taula gaineratuko dituen ikusgarria Xiberoko hamabost herritara eramanen du. Ondoren, Baxe Nafarroatik pasa eta, Hego Euskal Herrira salto egingo du.

Lehen emanaldiaren barrikadak 09.30ean hasiko dira eta maskarada bera 15.00etan.

Dantza, soinua, mozorroa, kantua, sermoia, kopla eta bestelako ezaugarri estetiko-kreatiboak batzen dira jatorriz XVI. eta XVII. mendeetan Europako zenbait herrialdetan egiten ziren festa eta ikuskizunetan.

«Maskarada Xiberoan denboran irauten duen ohitura da. Euskara biziarazteko, gure herria beste herrietara eramaten duen ekimena da». Horrela definitzen du maskaradaren esanahia Xabi Elgart muskildiarrak.

Aurtengo emanaldietan berezitasun zenbait eskainiko dituztela iragarri du muskildiarrak. «Dantzei dagokienez, Muskildin beti dantzatuak izan direnak ikusten ahalko dira. Jokoan, aldiz, iaz Hartza ikusi ahal bazen, aurten berezitasun tipi bat izanen da», gehitu du.

Egutegia

Urtarrilak 7, igandea: Muskildi

Urtarrilak 14, igandea: Pagola

Urtarrilak 21, igandea: Atharratze

Urtarrilak 27, larunbata: Ainharbe

Otsailak 4, igandea: Lexantzü

Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe

Otsailak 17, larunbata: Gamere

Otsailak 25, igandea: Eskiula

Martxoak 4, igandea: Altzürükü

Martxoak 10, larunbata: Idauze

Martxoak 18, igandea: Lakarri

Martxoak 24, larunbata: Maule

Apirilak 1, igandea: Barkoxe

Apirilak 8, igandea: Hoki

Apirilak 15, igandea: Larraine

Apirilak 22, igandea: Muskildi

KOKAPENA
Muskildi eta beste herri batzuk
Zuberoa