Matadeixeko IX. Antzerki Jardunaldiak
2020/02/09 - 2020/06/28
Azkoitia
Gipuzkoa
Matadeixe
AIPAMENAK

Matadeixeko IX. Antzerki Jardunaldiak otsailaren 9an hasiko dira, Fanny Girauden ‘Juntos’ antzezlanarekin. Hilabetero emanaldi bat eskainiko da, ekainaren 28ra bitartean.

Aurten berriro antolatu dituzte jardunaldiak bi urteko etenaren ostean. «Urtero 8-10 emanaldiko jardunaldiak antolatzea ez da gauza erraza. Lan handia eskatzeaz gain, antzerki munduarekin hartu-emana eta halako pasio moduko bat izatea eskatzen du» azaldu dute antolatzaileek.

Bederatzigarren edizio honetan egitarau txikiagoa osatu dute antolatzeko errazagoa izan dadin. «Ez da garai batekoa bezain egitarau mardula, baina estimua diogu igande arratsaldeetako antzerki saioei», gehitu dute.

Hauek dira ikusi ahalko diren antzerki ikuskizunak: Fanny Giraud-en ‘Juntos’ (otsailaren 9an); Kamikaz kolektiboaren ‘Panpina’ (martxoaren 15ean); Bapatean Zirkoren ‘Adabaki’ (apirilaren 19an); Aldatzen Laguntzen ‘Birritan bortxatua’ (maiatzaren 17an) eta Xanti Agirrezabalagaren ‘Satiro’ (ekainaren 28an).

KOKAPENA
Klara Donea Kalea, 40
Matadeixe
Azkoitia
Gipuzkoa