‘Matematikak eguneroko bizitzan’ jardunaldiak: zenbakiak hurbiduz
2018/04/12 - 2018/05/03

19:30.

Bilbo
Bizkaia
Matematicas_naiz
AIPAMENAK

Bidebarrieta kulturguneak ‘Matematikak eguneroko bizitzan’ programaren hamabosgarren edizioa jasoko du apirilaren 12tik aurrera, matematikak eta euren errealitatea gizarte osora hurbildu nahi duten zenbait topaketaren bitartez.

Programatutako lau hitzaldiak ibilbide luzea eta zirkulu zientifikoetan ospe handia duten matematikariek emango dituzte. Apirilaren 12an, María Xosé Rodríguez Álvarezek, Basque Center for Applied Mathematics elkarteko Matekatika doktoreak, eskainiko du hitzaldia.

Apirilaren 19an egingo den bigarren jardunaldiaren protagonista Jorge Buescu Portugaleko Matematika Elkartearen presidentea izango da. ‘El milagro del primer dígito’ izeneko bere hitzaldiak ariketa erraza proposatuko die bertaratutakoei, eguneko egunkaria hartu eta aipatzen diren zenbakiak idatzi, berrehun zenbakiko zerrenda egin arte.

Programazioak apirilaren 26an jarraituko du, Isabel Fernández Delgado (Sevillako unibertsitatea) doktoreak eskainiko duen ‘Superficies de película… de jabón’ saioarekin.

Egitaraua maiatzaren 3an itxiko da, Inmaculada Arostegui doktore, EHUko Matematika Aplikatu irakasle eta Basque Center for Applied Mathematics elkarteko ikerlariaren ‘Matematikak gure osasunaren alde’ hitzaldiarekin. Euskaraz izango den azken saioak, matematikek osasunaren alorrean dituzten aplikazioak erakutsiko ditu.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Bidebarrieta, 4
Bidebarrieta kulturgunea
Bilbo
Bizkaia