‘Medikamentuak: Osasuna ala negozioa?’ mahai ingurua
Data
20.02.18
Lekua
Araba - Gasteiz

‘Medikamentuak: Osasuna ala negozioa? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean’ mahai ingurua egingo da otsailaren 18an Gasteizko Europako Biltzar Jauregian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Medicusmundi elkarteek antolatuta.
Ekitaldian bi adituk hartuko dute parte: Juan Erviti (Medicusmundi elkarteko kidea, farmazian doktorea eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Saileko burua) eta Angela Bernardo (Civio fundazioko idazlea eta bioteknologian lizentziatua.
‘Medikamentiak: Osasuna ala negozioa?’ hitzaldia ‘Medikamentuak bidezko prezio batean’ legegintzako herri-ekimenaren baitan aurkitzen da (LHE). LHE honen bitartez «Espainako Parlamentuari medikamentuen prezioak ezartzeko gaur egun dagoen sistema aldatzeko, osasun-arloan gardentasun-neurriak bultzatzeko, eta ikerkuntza eta prestakuntza independenteko funts bat sortzeko» proposamena helarazi nahi da.
Kokapena
Europa Bitzar Jauregia
Gasteiz Hibilbidea, 85
Gasteiz. Araba