‘Memoria eraikiz’: indarkeria matxistaren biktimen ahotsa
2018/11/09 - 2018/11/11

17:30

Donostia
Gipuzkoa
Flyer_donosti_portada_helebidun
AIPAMENAK

‘Memoria eraikiz’ lanak zentzumen-esperientzia bat bizitzeko gonbita egiten du. Jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten du, indarkeria matxistaren biktima eta jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez.

Bidaia honen helburua ez da urruneko tokiak aztertzea, indarkeria horiek ezagutu, irauli eta gu geu eraldatzea baizik. Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

ORDUA

17:30

KOKAPENA
Easo Plaza - Amara
Easo plaza
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK