‘MemoriTour Gernika’ ibilbide gidatuak
2019/07/23 - 2019/08/23
Gernika-Lumo
Bizkaia
Memoritour_2018
AIPAMENAK

Gernika-Lumoko Bakearen museoak ibilbide gidatu saio bat eskainiko du uztailaren 23tik abuztuaren 23ra bitartean, ‘MemoriTour Gernika’ lelopean.

Herriko ondare sinboliko, historiko eta kulturala ezagutzera emateko helburuarekin lau ibilbide ezberdin izango dira aukeran: babesleku antiaereoak (1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren lekukoak), berreraikuntza (derrigorrezko eskulana egin zuten gerrako preso eta preso politikoek egina), monumentuak eta memoria (biktimen oroimenez eraikitako ondare sinbolikoa) eta Picasso eta ‘Guernica’ (artista inspiratu zuen herriaren eta bere lanaren arteko lotura).

KOKAPENA
Foru plaza,1.
Bakearen museoa
Gernika-Lumo
Bizkaia
LOTURAK