‘Mende erdi tabernaz taberna’, kulturaz kalakan
2018/06/14

20:00

Bilbo
Bizkaia
Mende_erdi_tabernaz_taberna
AIPAMENAK

Txabi Etxebarrietaren heriotzaren efemerideak duela 50 urte bizi izan zen errealitatea ezagutzeko aitzakia ematen digu. Are, gertaera horiek eta ordutik izadako bilakaera ulertzeko ezinbestekoa da jendartearen eboluzioari erreparatzea.

Ekainaren 14ko saioarekin errealitate sozio-kulturalaren bilakaeran gainean hausnartu nahi dute, kultura eta politikaren arteko harremanaz, transmisio kulturalaz eta kanpotiko eragin kulturalez.

Horretarako, ez-ohiko saio bat prestatu dute. Hiru taberna irudikatu dituzte, bakoitza garai baten erakusle:

-Bar Cantabrico: 1968tik eta 1980 hamarkada arte. Tasio Erkizia eta Xabier Amuriza izango dira mahai honetako parte hartzaileak.

-Uholde taberna: 1980 eta 1990 hamarkadak. Txerra Bolinaga, Garbiñe Ubeda eta Josi Jimenez izango dira mahai honetan solasean.

-In-fushion espazioa: 2000 urtetik eta gaur arte. Kattalin Miner, Maialen Akizu eta Josu Bergara izango dira mahai honetan.

Moderatzaile bezala, Ane Zabala eta Galder Perez izango dira tabernari lanak egiten. Antolatzaileak Iratzar fundazioa, etxebarrieta memoria elkartea eta Ipes.

ORDUA

20:00

KOKAPENA
Mesedeetako Kaia, 1
Bilborock aretoa
Bilbo
Bizkaia