Mendi Film Festivalen irudia aukeratzeko lehiaketa
2018/01/02 - 2018/03/31
Zenbait herrialde
Lehiaketa
AIPAMENAK

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa martxan dago. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu du egitasmoa eta, sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmentzen da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 31ra arte dago zabalik.

CVCE eta Bilbao Mendi Film Festivalen elkarlanetik sortutako saria 2017. urtean eman zen lehen aldiz. Christoph Jorda argazkilari alemanaren ‘The Lighthouse’ lana izan zen irabazlea, eta hark jantzi zuen Mendi Film Festivalen 10. edizioa. 

Lehiaketan, profesionalek zein amateurrek parte har dezakete eta mendian egin daitekeen jarduera ez-motorizaduren bat agertu beharko da lanean: alpinismoa, eskia, parapentea, espeleologia, BTT… Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake.

KOKAPENA
Zenbait herrialde