‘Mendia femeninoan’: Jon Martinezen erretratuak, Photomuseumen
2020/07/17 - 2020/08/23
Zarautz
Gipuzkoa
Nuria
AIPAMENAK

Jon Martinez Ibarra argazkilariak mendi arloko zenbait disziplinatan erreferenteak diren emakumeen erretratuak egin ditu, eta horien aukeraketa egin ostean, Photomuseumen izango ditu erakusgai, uztailaren 17tik abuztuaren 23ra arte, ‘Mendia femeninoan’ titulupean.

Martinez Ibarrak mendi arloko 40 emakume erretratu ditu bere lanean. Horietako 16 aukeratu ditu Photomuseumeko erakusketa osatzeko. «Argazkigintzan, erretratuak pertsonak itxuraz nolakoak diren erakutsi dezake, baina gutxitan erakusten ditu diren bezala, eta horixe da Jon Martinezen lanaren bertuterik handiena», azaldu du Josu Zaldibarrek katalogoan. 



Argazkilaria mendizalea ere bada, eta hain ondo ezagutzen duen inguruan topatu dituen emakumeen ametsak jaso ditu. «Emakume hauen begiradetan erakutsitako bizi-energia, mendia maiten duten milaka lagunek partekatzen dute; izan ere, bizimodu bilakatu dute mendia, eta aisialdia pasio bihurtu dute». 





‘Mendia femeninoan’ erakusketan mendi arloko hainbat modalitate erreferenteren zuri-beltzeko erretratuak jasotzen dira. Agertzen den emakume bakoitzaren atzean dagoena erakusten saiatu da argazkilaria. Era berean, haiei omenaldi bat da erakusketa.

KOKAPENA
San Inazio Kalea, 11, 20800
Photomuseum
Zarautz
Gipuzkoa
LOTURAK