Metallicak San Mames beteko du

Data

22.07.03 - 22.07.03

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Metallica taldea jaialdiaren kartelburua da.
Metallica taldea jaialdiaren kartelburua da (METALLICSA)

Bilbao Bizkaia Rock Day bezala bataiatu dute datorren igandeko kontzertua. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko udalak, kontzertu garestia erosi diote Live Nation nazioarteko agentziari. Trukean, 45.000 lagun espero dituzte igandean San Mamesen. Metallica nagusituko den gauean, aurretik Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes taldeek ere joko dute. 40 urte egin ditu Metallica talde estatubatuarrak musikaren munduan. Eta ospakizunetan ari dira mundu mailako bira honetan. Eta Bilbo ere gurutzatu da bide horretan. Ez da metal taldea Euskal Herrian aritzen den lehen aldia, baina oraingoan besteetan baino oihartzun handiago eskuratu duela dirudi. Eta 80 eurotik 300 baino gehiagora bitarteko sarrerak erruz saltzen ari dira.

Azken egunetan kolokan izan da Bilbao Bizkaia Rock Day jaialdia Metallica taldeko kide baten gaixotasuna medio. Hala ere, emanaldia aurrera doala konfirmatu dute berriki eta sarrerak salgai dira jaialdiaren plataforma digitalean. Gainera, afitxean berrikuntzak badira eta The Regrettes taldea afitxetik erori da. Bide horretan, Niña Coyote eta Chica Tornado bikoak emanaldia zabalduko duela iragarri berri dute.

Weezer, Hellacopters…

Metallicaren kontzertuaren aurretik, arratsaldeko 17:00etan hasita hainbat talde arituko dira San Mames estadioan. Weezer adibidez, 90. hamarkadan sortutako taldea da. Power pop edota pop rock azkarra egiten dute. Oihartzun handia sortu dute munduan bezala gurean ere, eta Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu talde honen jarraitzaile sutsua izan da, eta beraien doinu eta estiloak somatu daitezke Lekunberriko taldearen azken lanetan.

The Hellacopters, Suediako rock taldeak jarraitzaile asko ditu Euskal Herrian. Hard rock, garagea, Eskandinabiako rock azkarrak beti izan du oihartzun berezia gurean, eta Euskal Herrian behin baino gehiagotan aritu dira gainera. San Mamesen, gehienak Metallica ikustera joanen diren arren, ziur aukera ona suertatzen dela beraien erritmora abestiak jarraitzeko.

Inglaterran sortutako indie rock taldea da berriz Nothing But Thieves,  2012an Southen on Sea eskualdekoa. Sortu eta gutxira Muse taldearen telonero aritzeagatik egin zen ezagun, eta beraien lehen laneko abestiek arrakasta handia ukan zuten Britainia Handiko zerrendetan.

Kokapena

San Mames
San Mames
Bilbo. Bizkaia

Loturak