#MetalTOP. Euskal Herriko metal topaketak
2018/10/12 - 2018/10/14
Azpeitia
Gipuzkoa
Metal
AIPAMENAK

Urriaren 12tik 14ra bitartean ospatuko dira Azpeitian Euskal Herriko metal topaketen bigarren edizioa. 2014ko abenduaren 6tik 8ra izan zen lehen metal topaketa. Tuba Jaialdiko lan taldea gidari, Azpeitiko Metal Boskoteak, Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibaren artean antolatu dituzte musika jardunaldi hauek.

Urriaren 12an hasiko dira musika ekintzak, gazteentzat bideratutako ikastaro batekin. Urriak 13ko eguna, topaketako egunik mamitsuena izango da: 10:00etan, masterclass bikoitza; 10:45ean, Soreasuko oholtza nagusian, ikasketa teknikak eraginkorrei buruzko hitzaldia; 11:15ean, hamaiketakoa; 14:00etan, IX. Tuba Jaialdia kontzertua Azpeitiko plazako kioskoan; 15:00etan,  bazkaria Sanagustin kulturgunean; 19:00etan masterclass amaiera; eta 20:00etan, Spanish Brass en kontzertua Soreasu antzokian.

Topaketak amaitzeko, urriaren 14an, Sanagustin Kulturgunean goi mailako beste kontzertu bat izango da ikusgai: Spanish Tuba Quartet taldea.

KOKAPENA
Azpeitia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK