Miel Otxin
2018/02/11 - 2018/02/13
Lantz
Nafarroa
Otxin
AIPAMENAK

Lantz herriak Inauteri Asteartean ospatuko du aintzinako usadioa: Miel Otxin pertsonaiaren epaiketa eta erreketa. Hiru metroko panpin gaizkilea da Miel Otxin.

Herritik zehar desfilean ibiliko da, beste pertsonaia batzuez lagundurik: Ziripot-ek lastoz betetako zakuzko jantzia eramango du, Zaldiko gora eta behera ibiliko da, Errementariek Zaldikori ferrak jarri nahi izango dizkiote eta Txatxoak, kolorezko jantziekin, ere kalejiran ibiliko dira. Guztiak herriko plaza erdian elkartuko dira, azkenengo agurra emateko: Miel Otxin-en erreketa.

KOKAPENA
Lantz
Nafarroa