Miguel de Unamuno XXI. Saiakera Lehiaketa
2020/02/17 - 2020/04/30
Bilbo
Bizkaia
Unamuno
AIPAMENAK

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren deialdi berria jarri du martxan. Sariketa 1999an antolatu zen lehen aldiz, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzeko, eta 2020. urtean 21. ediziora helduko da.

Aurtengo edizioan jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean bukatuko da, eta aurten berriz ere bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Biek 6.000na euroko saria izango dute, bai eta saritutako lanen argitalpena ere, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Lanak euskaraz eta gazteleraz aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileek har dezakete parte lehiaketan. Saiakeren gaia librea da, baina ikusmolde sormenekoa eta ez akademikoa izan behar du. Aurretik saririk lortu gabeak eta argitaratu gabeak izan behar dira lanak, eta gutxienez 100 orri izan behar dituzte (DIN A-4 formatu normalizatuan, Times New Roman edo baliokideko letra-motan eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi utzita.

Miguel de Unamuno XXI. Saiakera Lehiaketaren deialdian parte hartzen duten saiakeragileek euren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Bilboko Udalaren web orriaren bidez.   

KOKAPENA
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK