Mikel Urdangarin, 25 urte musika errepidean

Data

21.12.03 - 21.12.03

Lekua

Bizkaia - Abadiño

Mikel urdangarin

Mikel Urdangarin musikariak 25 urte beteko ditu musika errepidean eta hori ospatzeko hainbat egitasmo eta zuzeneko emanaldi jarriko ditu abian. Hasteko, ‘Haitzetan’ diskoaren berredizioa iragarri du lehen nobedade gisara. ‘Haitzetan. 1997-2022’ izena eramango du lanak eta diseinu berrian bilduta aurkeztuko da. Bestetik, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak martxan jarri duten ‘Ura bere bidean’ egitasmoan parte hartuko du, eta amaitzeko, bere zuzeneko emanaldiak areagotuko ditu musikari bizkaitarrak. Horietako lehena abenduaren 3an izango da, euskaren egunaren baitan, Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude hiru euroen truke Errota Kultur Etxean bertan eta Udal Mediatekan.

1997 urtean kaleratu zen Mikel Urdangarinen estudioko lehen lana: ‘Haitzetan’. Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratu zuen debuteko diskoa, eta ibilbide oparo baten lehen pausoa besterik ez zen izan. Bide horretan, 2020an ikusi zuen argia ‘Izurdeen Lekua’ estudioko azkenak, eta bi lan horien artean, bi hamarkada pasatsu eta beste estudioko hamabost disko. Azkar esaten da.

Urtea amaitzeko, abenduaren 18an Ugao herriko Jane Jauregian ariko da bakarkako emanaldian, eta bi saioa eskainiz egun berean. Eta azken urte hauetan guztietan egin bezala, Bilboko Kafe Antzokian izango da Mikel Urdangarin gabonetako egunen baitan, abenduaren 23an. Lagunarteko emanaldia eskainiko du, lagunez inguratuta eta bere musikari banda lagun. 2022 urterako ere hitzartu ditu hainbat emanaldi, eta bide horretan, Iruñean eta Donostian joko du musikari zornotzarrak.

Kokapena

Errota Kultur Etxea
Errota Kultur Etxea
Abadiño. Bizkaia

Loturak