Mikel Zabalza gogoan herri ekimena
2020/02/13
Aezkoa
Nafarroa
Tortura
AIPAMENAK

Aurten 35 urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza erail zuenetik. Horregatik, otsailaren 13an, urtero bezala, hainbat ekintza egingo dira Aezkoa eta Lesakan.

Torturaren aurrean «egia, justizia eta erreparazioa» aldarrikatuz, norberak bere etxeko leihoetan zabor poltsak jartzeko deialdia egin da.

Zabor poltsak askotan erabili dira tortura kasuetan eta horregatik bihurtu nahi da torturen aurkako ikur.

KOKAPENA
Aezkoa
Nafarroa