Mikel Zarate haur literatura saria, abian
2018/02/05 - 2018/04/30
Lezama
Bizkaia
Haurliteratura
AIPAMENAK

Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak (Bizkaia) eta Elkar argitaletxeak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30era zabalik dago.

Lehen Hezkuntzako ikasleek euskaraz sortutako kontakizunak aurkez ditzatekete, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita aurkeztu behar dira lanak: gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50. Hiru ale bidali beharko dira helbide honetara: Lezamako Udala, Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama.

KOKAPENA
Lezama
Bizkaia
LOTURAK