Momorrotxoak, maskaritak, sorginak, akerra...
2020/02/23 - 2020/02/25
Altsasu
Nafarroa
Altsasu
AIPAMENAK

Astearte Inauterian, urtero bezala, Momorrotxoek Altsasuko kaleak hartuko dituzte.Jaoetako protagonistak dira, pertsonaia tradizionalak. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian edo zaldi ileen azpian ezkutatzen dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Eta, zarata ateratzeko, ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak daramatzate: eskuan, berrriz, sardea.

Astearte arratsaldea iristen denean, Momorrotxoak herrira iristen dira eta bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin, marrua eginez.

Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1990ekoan berreskuratu egin zen, pertsonaia berriekin, gainera: sorginak, akerra haiei segika doala, akelarre bat balitz bezala; eta maskaritak, damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak. Hau ez zen helduen gustukoa izan, hauen inguruan zegoen oroimena lapurreta, arpilaketa eta gehiegikeria sexuala baitzen.

KOKAPENA
Herriko kaleak
Altsasu
Nafarroa