Motosierra
2019/10/17

22:00

Arrasate
Gipuzkoa
ETIKETAK: Motosierra
Motosierra
AIPAMENAK

Hemen da Kooltur Ostegunak musika zikloaren denboraldi berria. Hamar urte berri ditu honako ekimenak eta Urriarako musika egitarau ederra prestatu dute. Hirugarren emanaldian Motosierra taldea ariko da zuzenean. Uruguaytik datorren rockandroll banda da honakoa.

Motosierra
Motosierra Uruguayko high-energy eta punk-rock talde ezagunena eta eroena da, eta dagoeneko taldearen zuzenekoek Hegoamerikan izen handia hartu dute. 1999an Turbonegroren zale amorratu batzuek sortu zuten taldea; eta ordutik lau disko luze kaleratu eta ehunka kontzertu egin dituzte Hegoamerikan eta Europan barrena agertokian guztia emanez. Topikoa badirudi ere, beraien musika eskaintzak erraz gogora ekartzen ditu Stooges, Turbonegro, New York Dolls eta familiakoak. Adi taldearen zuzenekoari! Arrasaten izango da taldea, Kooltur Ostegunak programaren baitan.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA
Sarrera 5 euro
ORDUA

22:00

KOKAPENA
Uharkape atzealdea zg
Gaztetxea
Arrasate
Gipuzkoa