Motxiladun haurren alde
2019/12/28 - 2020/01/19
Donostia
Gipuzkoa
Porrotx_sare
AIPAMENAK

«Motxiladun haurren auziari aterabidea emateko» hainbat ekimen aurkeztu ditu Sarek. Abenduaren 28an, 12:00etan, Donostiako Bulebarretik kalejira bat abiatuko da eta urtarrilaren 19an, gurasoak espetxean dituen Xuaren hirugarren urtebetetze egunean, Donostiako Atano pilotalekuan, 11:30ean, Porrotxekin batera ‘Motxilak Gora!’ ekitaldia egingo dute. «Urte garrantzitsu hau kalean, motxiladun haurren auziari aterabidea emateko aldarrikapenarekin, amaitu nahi dugu».

Duela bi urte abiatu zuen Sarek motxiladun umeen egoera mahai gainean jartzeko dinamika. Oraindik ere 105 dira aita, ama edo biak espetxean eta Euskal Herritik urrunduak dituzten umeak. Hau salatzeko hainbat ekimen iragarri dituzte.

Abenduaren 28an, 12:00etan, Donostiako Bulebarretik kalejira bat abiatuko dute. Honekin batera, urteari hasiera emanez, urtarrilaren 11n Bilboko eta Baionako manifestaziorako deia ere egin dute. Urtarrilaren 19an, gurasoak espetxean dituen Xuaren hirugarren urtebetetze egunean, Donostiako Atano pilotalekuan, 11:30ean, Porrotxekin batera ‘Motxilak Gora!’ ekitaldia egingo dute.

Haur jaioberriak kartzelan hiru urte bitarte egoten dira, eta hiru urteak betetzean ama edo gurasoengandik bananduak izaten dira. «Honek, bi eratara eragiten dio haurrari; batetik, gurasoengandik eta ordurarte ezagutu duen bizitzatik aldendua izateak dakarren kalte psikologikoa. Bestetik, haurrak banaketa jasateaz gain, datozen urteetan gurasoak ikusteko egin beharko dituen kilometroak eta honek dakarren guztia», azaldu du Sarek.

Esan bezala, Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilaren 19an, eta horrek, gurasoak Balentzian utzi eta amonarekin Usurbilera etorri beharko duela esan nahi du. Ia 600kmtara. Asteburuetan beraz, gurasoak ikusteko 600km joan eta 600km etorri egin beharko ditu, guztira, 1200km ordu gutxi batzuk gurasoekin egon ahal izateko.

KOKAPENA
Boulevard
Bulebarra
Donostia
Gipuzkoa