Moyra Davey: ‘Lanak/Obras/Works’

Data

20.10.08 - 21.03.07

Lekua

Araba - Gasteiz

Davey

Moyra Davey-ren (Toronto, 1958) ‘Lanak/Obras/Works’ erakusketa Artiumen izango da ikusgai martxoaren 7ra arte. Artista kanadarraren obra lehen aldiz dago ikusgai Europako museo publiko batean.

‘Lanak/Obras/Works’ erakusketa New Yorken bizi den artistak 80ko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte egindako lanen panoramika bat eskaintzen du, zinema, argazkigintza eta idazketa ardatz dituzten lanekin. Artistak bere ibilbidean jarraitutako lan-iturri eta prozesuetara hurbiltzen laguntzeko asmoz, erakusketak, alde batetik, bideo-lan nabarmen batzuk aurkezten ditu.

Hautatu diren filmen artean haren azken ekoizpena dago, “I confess” (2019). Bertan, egileak Quebec garaikidearen errealitate soziopolitikoa aztertzen du, James Baldwin idazlearen, Pierre Vallieres iraultzailearen eta Dalie Giroux filosofia politikoko teorialariaren lanetatik abiatuta. Aditu horien lekukotzak eta memoriak Daveyren artxibo biografikotik datozen beste batzuekin elkartzen dira, artistak bere lanean sarritan darabilen estrategia.

“Les Goddesses”, “Hemlock Forest”, eta “Wedding Loop” filmek osatutako trilogia ere biltzen du erakusketak, non Daveyk bere familiaren eta Mary Wollstonecraft idazle eta feminismoaren aitzindariaren arteko analogia bat ezartzen duen.

Zenbait argazki sail ere biltzen ditu erakusketak, duela gutxiko eta artxiboko irudi analogikoak. Baita tolestu, zigilatu eta nazioarteko postaz bidalitako argazki-multzoak ere. Irudi horiek Daveyrekin solasean aritzen diren hartzaileei zuzenduta daude, eta, azkenean, erakusketa-aretoetan ireki eta argazki-multzo gisa muntatzen dira.

Kokapena

Artium
Francia Kalea, 24, 01002
Gasteiz. Araba

Loturak

Artium