Mozorro zuriak eta beltzak
2014/02/13 - 2014/02/15
Arantza
Nafarroa
Arantza
AIPAMENAK

Arantzako ihauteriak bi aste lehenago izan ohi dira. Aurten, otsailaren 13an hasiko dira. Garai batean, mendi mutilak lanik gabe izaten zirela, udako festek baino ospe gehiago zuten.

Bi pertsonaia talde izaten dira: Mozorro zuriak eta mozorro beltzak. Hiru egun irauten dute. Ostegunean, trikitilari eta pandero-joleekin, baserriz baserri eskean ibiltzen dira mozorro zuriak (gazteen janzkera ostegunean honako hau da: ator kuadradunak, galtza urdiñak, koloreetako lepo-zapiak eta horietatik zintzilik eslokako ikasleek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak. Ostirala eta larunbatean, berriz, zuriz janzten dira koloreetako lepo-zapiekin).

Ostiralean eskea herrian egiten da eta gauean dantzaldia. Larunbata arratsaldean haurren mozorroekin kalejira herrian, ilunabarrean ikuskizuna eta gauean dantzaldia. Gauean mozorro beltzak kanpora ateratzen dira aurpegia estalita: pertsonai ilun eta beldugarriaz mozorrotu ohi da gazte talde bat kalean dagoen jendea, eta batez ere haurrak, beldurtzeko asmoz.

KOKAPENA
Arantza
Nafarroa
LOTURAK