Mundualdia: komunitate aniztasuna, erdigune
2019/11/07 - 2019/11/09
Usurbil
Gipuzkoa
Mundualdia
AIPAMENAK

Azaroaren 7 eta 9an, Mundualdia ekintza egingo da Usurbilen, herriko komunitate aniztasuna erdigunean jartzen duena: erdigunean, literalki, herriko frontoian egiten baita festa.

Egitaraua azaroaren 7an hasiko da Jon Maiaren hitzaldiarekin, ‘Extremaduratik bertsolaritzara: integrazio istorio bat’. Sutegin izango da hitzordua arratsaldeko 19:00etan.

Azaroaren 9an, frontoian izango da jaia, 18:00etatik aurrera. Bertara gerturatzen direnek Zirimara taldearen eta Orbeldi dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izango dute, baita jakiak dastatzeko parada ere. 20:30ean, Hezurbeltzak taldearen kontzertua hasiko da.

KOKAPENA
Jose Martin Sagargia Plaza, z/g 20170
Sutegi eta besteak
Usurbil
Gipuzkoa