Murgiltze eredua babesteko elkarreratzeak
2019/05/17

18:00.

Donibane Lohizune, Baiona, Uztaritz, Maule eta Donibane Garazi
Lapurdi
Seaska
AIPAMENAK

Seaskak elkarretaratzeak deitu ditu hainbat herritan maiatzaren 17rako, hurrengo ikasturteko eskariari aurre egiteko beharrezko dituzten lanpostuak eskuratzeko Frantziar Hezkuntza Ministeriotik erantzunik eza salatzeko.

Seaska arduradunen esanetan, «murgiltze eredua babesteko, ikastoletan eta publikoan, zor digutena lortu arte mobilizatu behar dugu». Honen aurrean, hainbat elkarretaratze deitu dituzte, 18:00etan, Donibane Lohizunen, Baionan, Uztaritzen, Maule eta Donibane Garazin.

Frantziar Gobernuak euskal irakaskuntzaren aurkako politikarekin jarraitzen duela azpimarratu dute. «30 postu behar ditugu aitzineko urteko eskasak estali eta heldu den urtean sartuko den ikasle emendatzeari erantzuteko. Baina momentuz ez dugu proposamen seriosik ukan, Parisek postuak blokeatzen ditu», adierazi dute.

 

ORDUA

18:00.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Donibane Lohizune, Baiona, Uztaritz, Maule eta Donibane Garazi
Lapurdi