Musika eskaintza handia Herri Urrats egunaren itzuleran

Data

22.05.08 - 22.05.08

Lekua

Lapurdi - Senpere

Skakeitan taldeak agur biraren barnean joko du Herri Urratsen.
Skakeitan taldeak agur biraren barnean joko du Herri Urratsen. (Mauka musikagintza)

Itzulera handia egingo du Herri Urrats,ek Iparraldeko ikastolen aldeko jai egunak. Historikoki, beti leku berean egiten den ekitaldia da Herri Urratsekoa, eta sortu zenetik Senpereko aintziraren inguruan antolatzen da, gunez gune. Euskararen aldeko edozein ekitaldietan bezala, musikak presentzia eta garrantzia handia izaten du, eta Senperekoa ez da salbuespena. Gunez gune, eta egun osoan zehar mota, jite eta maila zein oihartzun ezberdinetako musikari andana batuko da Herri Urratsen.

Araba

Pauline eta Juliette, Mutxikoak, Kilimak, Albosax, Xiberoots, Astobaba eta Trikidantz erromeria taldea egongo dira gune honetan. Kontzertuak goizeko 10.00etan hasiko dira eta iluntzeko 20.00etan bukatu.

Lapurdi

Jatekoei lotutako gunea izango da nagusiki Lapurdi, baina bazkalostean bi lapurtar musikari ezagun arituko dira kantuan: Nat eta Watson.

Nafarroa

Nafarroa guneko eszena Etxepare lizeoko ikasleez osatutako Laparrak taldeak irekiko du. Ondoren etorriko dira Aho zakil Konekxion eta Aguxtin Alkhat. Skakeitan –agur biraren barnean murgilduak–, Des-Kontrol eta Willis Drummond ere Nafarroako eskenatokitik pasako dira, eta ekitaldia amaitzeko Dupla taldea arituko da.

Gipuzkoa

Gune honetan batipat dantza ikuskizunak izango dira, baina arratsaldeko azken bi emanaldiak musikarienak izango dira. Tristan Murgi arituko da kantuan, eta azken emanaldia Zeze taldearena izango da.

Itzulera dela dio Herri Urrats berezi honen goiburuak. Senpereko aintzirara itzuliko dira euskaltzaleak, ikastoletako irakasle, guraso eta irakasleak. Itzulera izango da euskararen aldeko jaietara, eta Korrikaren arrakastaren ostean, Herri Urrats koloretsu eta alaia espero dute antolatzaileek. Musika aldetik, taldeek dena emango dute, horrelako emanaldietara noiz itzuli zain egon direlako den-denak.

Kokapena

Herri Urrats
Senpereko Aintzira
Senpere. Lapurdi

Loturak