‘Musika Lotura’: BOS, Alondegian
2020/08/06 - 2020/08/27
Bilbo
Bizkaia
Bos
AIPAMENAK

Bilboko Azkuna Zentroak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) ‘Musika Lotura’ egitasmoa antolatu dute elkarlanean abuzturako eta irailerako. Musika esperimentaleko piezak izango dituzten emanaldiak eskainiko dira zikloan zehar,.

Saioak abuztuaren 6an hasiko dira, eta emanaldiak ostegunetan izango dira, egunero bi emanaldirekin: 18:30ean eta 20:00etan. BOSez gain, orkestrako ensembleek ere parte hartuko dute, hain zuzen, soka taldeak, perkusio taldeak, metalezko haize boskoteak eta zurezko haize boskoteak.

Kontzertuak Alondegiko atarian egingo dira eta sarrera librea izango da, tokia bete arte.

Abuztuaren 6an, Wolfgang Amadeus Mozart, Dai Fujikura eta Gioachino Rossiniren piezak izango dira entzungai; 13an, berriz, Edgard Varese eta Antonin Dvorakenak, eta 20an, Ludwig Van Beethoven, Marc Monnet, Soichi Konagaya eta Sergei Prokofievenak.

Abuztuko azken emanaldian, hilaren 27an, G. Grisey, P. Siesser, E. Argenziano eta E. Kopetzkiren konposizioak izango dira pritagonista. Emanaldi guztietan BOSeko Erik Nielsen izango da zuzendaria.

KOKAPENA
Arriquíbar Plaza, 4, 48010
Alondegia
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK