‘Musika parkean’: lehena Aieten
2016/04/16 - 2016/09/18
Donostia
Gipuzkoa
Musika_parkean
AIPAMENAK

‘Musika parkean’ egitasmoak parkeak kultur aisiarako leku gisa aldarrikatzea du helburu nagusi, eta horrekin batera, musika, gastronomia eta ingurumena uztartzen dituzten jarduerak proposatzea.

Lehenengo hitzordua, apirilaren 16an izango da, Aieteko Parkean, 12:00etatik 17:00etara, auzo honetako kultur etxetik hurbil. Oraingoan, Luke Amstrong eta Izaro musikariek eskainiko dute kontzertua. Horrez gain, aurten, DSS2016EUrekin batera, hainbat jarduera antolatuko dira. Besteak beste, 12:00etan, eskulanen tailer bat egingo da, etxeko txikienek beren gitarrak egin ditzaten; eta, 14:00etan, Jimi Hendrixen omenezko kontzertu bat egingo da.

Gainerako hitzorduak, berriz, hauexek izango dira: maiatzaren 14an, Tomaseneko Zelaian (Altza); ekainaren 18an, Urgullen (Santiago Bateria), uztailaren 9an, Arrobitxuloko Parkean (Intxaurrondo), abuztuaren 27an, Miramar Jauregiko Parkean; eta amaitzeko, irailaren 18an, Cristina-Enean.

KOKAPENA
Miramar
Donostiako parkeak
Donostia
Gipuzkoa