Musikaire jaialdia
2019/07/05 - 2019/07/28
Elorrio
Bizkaia
Musikaire
AIPAMENAK

Uztailaren 5etik 28ra bitartean izango da Elorrioko Musikaire jaialdia.

Emanaldiak herriko leku ezberdinetan kokatuko dira: plaza, Lariz jauregia, Tola jauregia edota Casa Jara jauregia.

Mota askotako musika kontzertuak ikusteko aukera izango da jaialdian: Joseba Tapia (uztailaren 5ean); Las Maravillas de Mali (6an); Arturo O'Farril & Antonio Lizana (13an); Ray Fernandez (14ean); Muaren Choi Quartet (20an) edota Izaki Gardenak (26an), esate baterako.

Horrez gain, dantza garaikideko eta mikroantzerkiko hainbat ikuskizun ere eskainiko dira, ‘Shojo’, ‘Fight’, ‘Agur eta Dolore’ edo ‘Lolipop’, adibidez.

Musikaire jaialdia, kulturen, jatorrien eta kultur adierazpideen udako mazedonia.

KOKAPENA
Herriko hainbat lekutan
Elorrio
Bizkaia