Müsikaren Egüna
2018/05/18

11:00-21:00

Urdiñarbe
Zuberoa
Musikareneguna
AIPAMENAK

Müsikaren Egünaren edizio berri bat egingo dute maiatzaren 18tik 20ra bitartean Urdiñarben. Egitarauan zinea, musika, bertsoak eta dantza tartekatuko dira, besteak beste. Bil Xokoak antolatutako ekimenak euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elkarretaratu nahi ditu.

Egitarauari hasiera emateko, Frank Dolosor-ek zuzendutako Estitxu Robles-i buruzko dokumentala izango da ikusgai maiatzaren 18an Chistera ostatuan.

Et Incarnatus Orchestra & Eüskal pop rock kantari izango dira maiatzaren 19ko protagonistak. Migel Zeberiok sortutako taldearekin batera Nicko Etxart, Naia Robles, Petti, Maddi Oihenart, Gorka Sarriegi eta Nahia Zubeldia izango dira Herriko plazan.

Maiatzaren 20an hainbat agerraldi izango dira goizeko 11:00etatik gaueko 21:00an arte, tarteko Kauter Balet eta Kautere Zinfonia, txalaparta eta bertso saioak, axuri bazkaria edo karrika musika B-Band, The Filibusters eta Ezpela taldeekin.

ORDUA

11:00-21:00

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Urdiñarbe
Zuberoa