Musiversika unibertsitate lehiaketa
2018/06/01 - 2018/06/25
Gasteiz
Araba
Guitarra
AIPAMENAK

Gazte musikagile eta musikariak deskubritzeko eta bultzatzeko asmoz, Musiversika Unibertsitate Musikaren Lehiaketa antolatu dute EHUkulturak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzak.

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehen fasean, banakako musika proiektuak edo taldekakoak aurkeztu ahal izango dira, betiere gutxienez taldekideetako bat EHUko komunitatearen parte bada (ikaslea, AZPkoa edo irakasle eta ikertzailea); ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hori egiaztatzeko.

Edozein musika estilo edo joeratako proiektuak onartuko dira, inolako mugarik gabe, eta, parte hartzeko, talde edo bakarlariaren lanaren bereizgarri den grabazioren bat aurkeztuko da. Edozein formatu onartuko da: mp3 edo beste soinu formatu batzuk, YouTubeko kanalerako, Bandcampeko edota Soundcloudeko esteka.

Abestiak musika proiektuaren edo taldekideetakoren baten konposizioak izango dira, eta abestien eskubideak ez dira egongo ezein diskoetxeren esku edo abestiak zabaltzeko, grabatzeko eta editatzeko eragozpenak edo betebehar ekonomikoak ezartzen dituen beste edozein erakunderen esku. Jaialdian parte hartzeko, gutxienez lau abesti propioz osatutako errepertorioa izan behar dute musika proiektuek.

Abestiak musiversika@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira ekainaren 25era arte. Lau musika proiektu hautatuko dira bigarren fasera igarotzeko, eta proiektu horiek lehiaketa-kontzertu batean parte hartuko dute abestiak zuzenean joz, irailaren 27an, Gasteizko Unibertsitate pabiloian.

KOKAPENA
EHU
Gasteiz
Araba
LOTURAK