Nafarroako Bertsolari Txapelketaren asteburuko saioak
2019/02/16 - 2019/02/17

17:30.

Irurita eta Lizarra
Nafarroa
Bertsonaf
AIPAMENAK

Irurita eta Lizarran jokatuko dira Nafarroako bertsolari txapelketaren hurrengo saioak, otsailaren 16 eta 17an, hurrenez hurren.

Iruritako saioa Gizarte bilgunean izango da, 17:30ean, eta bertan lehiatuko dira Endika Legarra Nuin, Joanes Illarregi Marzol, Patxi Castillo Graciarena, Xabat Illarregi Marzol, Xabier Maia Etxeberria eta Xabier Terreros Gartzia.

Lizarraren kasuan, Gazteriaren etxean izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean ere, eta bertan izango dira Amaia Elizagoien Varela, Diego Riaño Barroso, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte eta Sarai Robles Vitas.

Aurreneko saioan, bigarren final-laurdenean, Julio Soto nagusitu zen eta martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak.

ORDUA

17:30.

KOKAPENA
Gizarte bilgunea eta gaztetxea
Irurita eta Lizarra
Nafarroa